HISTORIA
TALDEAREN HISTORIA
1941eko urtarrilaren 20an, Oberena eratu zutenek egin zuten bileran, folkloreari eta peñari garrantzi handiagoa ematea hitzartu zuten. Pentecosteren Eskutitzak jarri zuen habian Oberena Dantza Taldea. Eskutitzean dantza lotua gaitzesten zuen, era berean gazteak dantza galdu zen lekuak hartzera gonbidatzen zituelarik. Hasiera batean gizonezkoek bakarrik osatzen zuten taldea, Iruñetik kanpo Monrealen estreinatu zirelarik. Iruñean lehenengo aldiz abenduaren 3an dantzatu zuten, Perkain pilotalekuan. Data hau garrantzitsu bihurtu zen dantzariontzat eta egun, Oberenako dantzarien eguna ospatzen dute Xabierren egunean. Urte amaieran, taldeari behar-beharrezko elementu bat falta zitzaiola konturatu ziren: emakumezkoak. Honela ba, emakumezkoak ere sartu ziren dantza taldean. Ilusioz beteriko garai haietan, Zozo dantza, Ezpatadantza, Eskudantza eta Larraindantza berreskuratu zituen taldeak, entseiatzeko Zapateria 40ko “zuloak” erabiltzen zituztelarik. Normalean igandetan dantzatzen zen, batzutan bestetan eta bertze batzuetan futbol taldeak egiten zituen bidaiak probestuz. Nafarroako herri aunitzetan dantzatu ziren eta Iruñean, Euskal Jai pilotalekuan, “Meca”n, Gayarren zein Perkain pilotalekuan dantzatu ohi zuten.

Taldea 100 bikotek baino gehiagok osatzen zuten, “Alaitasun Egunean” Iruñeko zezen plaza betetzen zutenek. 1946an atzerrira joan zen lehen aldiz dantza taldea, Zaragozara hain zuzen. 50ko hamarkadan Madrilgo ferietara joan ziren eta handik aitzin hasi ziren bidaiak.
1960ko Eguberrietan, Oberena dantza taldeak, Labriteko Jaialdia prestatu zuen, 1974. urteraino iraunen zuena. Iruñeko Orfeoia eta banda militarraren laguntzaz, geroago Santa Zezilia Orkestragatik ordezkatuko zena, Guridiren Eusko Irudiak, Etxaldeko Preludioa eta Amayako Ezpatadantza dantzatzen ziren.

1965ean, Obanosko Misterioa estreineko aldiz Obanosko hiribilduko plazan antzeztu zen. Miguel Retaren koreografiak Oberenako 18 bikotek dantzatu zituzten gaur egun ere egiten den antzezlan honetan.
Arazo guztiak gaindituz, 70ko hamarkadan Irlandara habiatu zen Oberena dantza taldea.
